Lur Kolektiboa 1985. urtean sortu zen Donostiako artisau talde batek gure hirian artisautzarentzako gune propio bat eratzeko beharra sentitu zuenean. Nahiz eta urteetan zehar kokapena, datak eta azokak aurkezteko era aldatzen joan den helburuek lehengoak izaten jarraitzen dute.
Artisautza galtzen utzi nahi ez dugun adierazpen kultural bat bezala ikusten dugu, ekoizpen erak presarik gabeko langintza onetik urruntzen diren garia hauetan, izaera propioa duten objektuak egiteko era bezala.
Gure iritziz gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da produktua non sortu den jakitea, bere izaera erabat aldatuko lukeen makroprodukzio batetik ez datorrela jakitea. Lehen harria ebaki eta azken joskura egin zuen pertsonak zertan ari zen, zer egin nahi zuen eta zer adierazi nahi zuen bazekiela ziurtatzea eta prozesu horretan objektuari izaera berezitu bat ematea.
Gure lanaren jabe izatea ere balioesten dugu, gure sormena adierazi ahal izatea eta gure produktuaren azken jasotzaileak gure eskutik jasotzea; hori dela eta gure bizitza den horrengatik apustu egiten jarraitzen dugu: ARTISAUTZA.
Eguberrietako azoka Urdaneta/Errege Katolikoetan. Kolektiboaren ibilbide osoan zehar azoka kultur ekintza ezberdinekin batera egin izan da horretarako Donostiako kultur patronatuaren laguntza jaso dugularik.
Kokapen berria Urdaneta eta Erregen Katolikoen kaleetan. Alokatutako karpa eta enpresak egindako muntaiarekin lan egiten hasten gara. Proiektuak suposatzen duen inbertsioa dela eta urtean azoka bakarra egitea erabakitzen da (eguberrietakoa), hau errentagarriena dela irizten baita.
Udarako azoka Bulebarrean antolatzen da. Bulebarrean egiten den Parkinaren lanak direla eta Eguberrietako Azoka Okendo kalera lekualdatzen da. Gune horri egokitzen zaion azpiegitura behar dela eta etxolak alokatzen dira. Eusko Jaurlaritzaren laguntza bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat jasotzen dugu Eguberrietako Azokarako (azken hau gaur egun arte mantentzen da).
Urtean bi azoken antolaketa (Eguberriak eta udara) beren tailerrekin, Bulebarrean.
Artisau kolektiboaren sorrera. Asteburuetako eta Eguberrietako Azoken antolaketa Udalak erositako azpiegiturarekin, artisauek eurak instalatuta.
Asteburuetako eta Eguberrietako Azoken antolaketa Trinitate enparantzan.
Urteko hiru azokaren antolaketa (Eguberriak, Aste Santua eta Udara) tailerrekin batera, Bulebarrean.
Kolektiboko partaideek azpiegitura handiagoa erosten dute (2 karpa). Hauen instalazioak suposatzen duen lana dela eta urtean zehar egiten diren azokak bira murrizten dira (Eguberriak eta udara), hauek Bulebarrean egiten direlarik.
©LurKolektiboa. Todos los derechos reservados. Diseñado por Tintácora